Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila
2017/11/25
Pertsona bat hil da eta beste bost zauritu dira Zallan izandako zirkulazio-istripu batean
Gidari bat hil da eta beste bost pertsona zauritu dira Euskadiko errepideetan gaur izan den eta biktimak eragin dituen istripurik larrienean. Zoritxarreko ezbeharra gaur arratsaldean gertatu da BI-636 errepidean, Zallan, hiru autok elkar jo dutenean. Istripuaren ondorioz errepidea moztu behar izan da bi noranzkoetan, eta trafikoa Zalla erdialdetik desbideratu da.
Prentsa bulegoa

Zoritxarreko istripua arratsaldeko seiak hogei gutxian gertatu da, Ford Fiesta batek, Toyota Auris batek eta Fiat Ulysse batek elkar jo dutenean BI-656 errepidean, Kadaguako Korridorean, zirkulatzen ari zirela. Hiru autoek Bolunburuko tunelaren eta Herrerako eremuaren arteko bide-zatian egin dute talka.

Istripuaren ondorioz hil egin da Ford Fiestaren gidaria, Bilboko 55 urteko emakumezkoa, eta beste bost pertsona zauritu dira. Zaurituetako hiru Basurtuko Ospitalera eraman dituzte eta beste biak Gurutzetako Ospitalera hainbat anbulantziatan.

Istripuaren berri izan bezain laster inguratu dira Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko hainbat baliabide. Osasun-arloko langileek biktimak artatzen zituzten bitartean, Ertzaintzak Zalla erdialdetik desbideratu du trafikoa, errepidea erabat moztuta geratu denez hiru autoak bidean gurutzatu geratu izanaren ondorioz.

Gidarietako baten heriotza egiaztatu ondoren, gorpua Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzua eraman dute epailearen aginduz. Ertzaintzak, bestalde, ikerketa jarri du abian ezbehar larria zergatik eta zein egoeratan gertatu den argitzeko.

Behin ibilgailuak erretiratu eta bidea garbitu dutenean, zirkulazioa gaueko bederatziak laurden gutxitan normaldu da.

Jarrai gaitzazu Twitterren

@ertzaintzaEJGV

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco