Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila

Bide segurtasuneko plan estrategikoak

 

Trafiko Zuzendaritzaren bitartez, eta 2014. urtean zehar, EAEko Bide Segurtasunari eta Mugikortasun Seguruari eta Iraunkorrari buruzko hausnarketa- eta azterketa-prozesu zorrotza egin dugu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila gidari izanda, 2020. urtera begirako orientabide estrategiko nagusiak zehazteko asmoz.

 

Prozesu horren ondorioz, aurkeztu da EAEko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko 2015-2020 aldiko Plan Estrategikoa. Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzapean egindako asmo handiko prozesu horrek harekin lotutako eragile guztien laguntza eta partaidetza eskatuko du, helburu argi eta garbiekin: kolektibo ahulenak babestea, errepide nagusietako trafikoaren kudeaketa hobetzea, bigarren mailako errepideen segurtasuna hobetzea, jokabide desegokiak zuzentzea eta hiri-inguruneetan mugikortasun segurua eta iraunkorra bultzatzea.

 

EAEko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko 2015-2020 aldiko Plan Estrategikoa Jaurlaritzaren 2015eko otsailaren 3ko Kontseiluan onartu zen.

 

Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 ยท Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco