Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila

Bi gurpileko ibilgailuak gidatzea

 

KONTUAN HARTU BEHARREKOA...
Motorra oso ibilgailu erakargarria da, baina gidariak trebetasun berezia izan behar du. Ardatz bakoitzean gurpil bana duenez, motoziklistak bere gorputza erabili behar du kontrapisu gisa makinaren egonkortasuna lortzeko. Denbora luzez praktikatzen jardun ondoren, edozein estualditatik ateratzeko moduan menperatzen du, bai arin bai astiro joanda ere.

 

AHOLKUAK
Motorra gidatzen denean, trafikoaz gain, ibilgailuaren gaineko oreka ere hartu behar da kontuan. Astiro joanez gero, motorrek segurtasun-tartea behar dute alboetan, gidari askok eta askok eskaintzen ez dieten arren.

 

Motorrak autoak baino azkarrago irteten dira. Azeleratu ahala, egonkortasun gehiago dute, baina maniobratzea zailagoa egiten da eta, beraz, gehiago kostatzen zaio oztopoak saihestea. Teorikoki, zenbait pneumatikorekin motorrak 45º okertu daitezke bihurguneetan. Hala ere, ez da gomendagarria hainbeste okertzea trafikoa dagoen errepideetan.

 

 

 

KONTUAN HARTU BEHARREKOA...
Bizikletak ohiko bihurtu dira gure kale eta errepideetan; joan-etorri laburrak egin eta ziklismoa praktikatzeko erabiltzen da. Bizikletan ibiltzeko, kaskoa erabiliko da; kaskoa nahitaezkoa da hirigunean; buruko lesioak izateko arriskua nabarmen murrizten du.

 

AHOLKUAK
Zirkulazioko Arautegiaren arabera, ziklistek bazterbidetik joan behar dute hutsik badago behintzat, eta, hala izan ezean, galtzadaren eskuineko ertzetik ahalik eta gertuen joango da.

 

Txirrindularientzat, kaskoa funtsezkoa da. Frogatuta dago, istripua gertatuz gero, kaskoa erabiltzeak buruan zauriren bat egiteko arriskua %85eraino murriztu dezake.

 

Kaskoa fidagarria izan dadin, kolpeetatik ondo babestu behar du, objektu sarkorrak gerarazi behar ditu, ez du ertz zorrotzik izan behar eta sendo heldu behar du, baina gehiegizko presioa egin gabe.

 

 

 

KONTUAN HARTU BEHARREKOA...
Bizikleta da errepidetik doazen ibilgailu ahulenetako bat; horregatik, arretaz jokatu behar da istripuak ekiditeko. Komeni da beste ziklista batzuekin batera joatea, euria eta haize gogorra daudenean ez ateratzea, trafiko-seinale guztiak errespetatzea eta kamioien babespean ez jartzea.

 

AHOLKUAK
Zikloturista batzuek pentsatzen dute sendagai miragarriak daudela eta horiei esker egun batetik bestera benetako txapeldun bihurtuko direla. Hala ere, kirol-medikuntzako espezialistak zerbaitetarako daude eta puntualki bada ere, euren aholkuei jarraitu behar diegu.

 

Estatistikoki, Euskal Autonomia Erkidegoan ez du hainbeste euri egiten. Horregatik, euria ari duenean, ez dugu bizikleta hartu behar eta beste kirol-modalitate batzuk praktikatu behar ditugu.

 

 

 

KONTUAN HARTU BEHARREKOA...
Zikloturismoa modu seguruan egiteko, nahikoa da funtsezko segurtasun-neurriak hartzea; oso bide jendetsuak ekiditea eta zehazki bizikletentzat diren bideak erabiltzea; modu espontaneoan lehian ez hastea; eta bizikleta zirkoko tramankulu gisa ez erabiltzea. Horrez gain, gomendagarria da agiriak gainean eramatea eta istripu-asegurua sinatuta izatea.

 

AHOLKUAK
Txirrindulari orok, errepidera irtetean, honako hauek eraman beharko lituzke gainean: NAN, telefono-zenbakia, dirua eta osasun-datuak biltzen dituen agiria (besteak beste, odol-taldea eta alergia posibleak).

 

Estatistikoki frogatuta dago txirrindulari federatuek istripu gutxiago izaten dituztela ez federatuek baino, normalean, haiek hobeto prestatuta daudelako eta hobeto ezagutzen dutelako zer den txirrindularitza eta zein arrisku potentzial dituen.

 

Bidegorriak dauden lekuetan, nola hirigunean hala hiriarteko bideetan, haiek lehentasuna izango dute motordun ibilgailuen trafikorako diren errepideen aldean.

 

 

 

KONTUAN HARTU BEHARREKOA...
Txirrindularien urrezko legea, gidari guztiena bezala, zuhurtzia da. Bizikletan entzungailuak jarrita joatea oso arriskutsua da eta debekatuta dago, Kodeak dioenari jarraiki. Bolumen txikia dutenez, bizikletek eta txirrindulariek, nola gauez hala egunez, elementu islatzaileak eraman behar dituzte, gidariek errazago ikus ditzaten.

 

AHOLKUAK
Bizikletan gauez ibiliz gero, argi prebentiboak eraman behar dira. Garai bateko dinamoak, gurpila mugitzen denean bakarrik egiten dutenez argia, ez dira gomendagarriak, ilunpetan geratzen baikara gelditzen garenean, adibidez, bidegurutzeetan.

 

Bizikletan ibiltzera joanez gero, ez da gomendagarria kolore iluneko arropak edo urrunetik ongi ikusten diren arropak erabiltzea. Txirrindulariak ongi bereiz dezaten ahaleginak egin behar ditu, gaineko ibilgailuek errespeta dezaten.

Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco