Azken urteetan, bide-segurtasunean inplikatutako instituzio guztiok ahalegin handiak egiten ari gara trafiko-istripuen kopurua eta larritasuna gutxitzeko.
Helburu hori lortze aldera hartutako neurri guztiak datu zehatz eta fidagarrietan oinarritu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 2008an errepikatu du 2003an jadanik egin zuen Bide-segurtasuneko makro-inkesta.
Inkesta horren emaitzak funtsezkoak direlakoan gaude, baita azken bost urteetan izan duen bilakaera ere, bai ardura duten administrazioek beraien politikak, neurriak eta hastapenak defini ditzaten, trafikoa modu seguruagoan antolatzeko; zein bidearen erabiltzaileek duten arrisku-egoeraz kontzientzia har dezaten, ibilgailuz edo oinez joan edo etortzeko kale edo errepidetik doazen bakoitzean.
Era berean, bide-segurtasuneko profesional guztiek orri horietan informazio ugaria aurkitzea espero dut, bere azterlanak burutzeko eta analisian sakontzeko.
Azkenik, inkesta erantzun zuten EAEko 4.608 familiei esker ona adierazi nahi diet, izan ere beraien lankidetzarik gabe azterlan hori burutzea ezinezkoa bailitzateke.

Amparo López Antelo
Trafikoko zuzendaria